Eibarko Txirrindulari Elkartea

Eibarko Txirrindulari Elkartea
02 Abe
12:36

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
Gaur egun izen horrekin ezagutzen badugu ere, Club Ciclista G.A.C izenarekin jaio zen 1926. urtean, eta handik urtebetera, 1927an, hartu zuen gaur egungo izena. Bizikletaren erabilera bultzatu eta Eibarko eta inguruko txirrindulariei babesa emateko helburuarekin sortu zen elkartea, eta gaur egun ere helburu berarekin dihardu lanean. Horrez gainera, kirola, kultura, gastronomia eta gizartearekin lotura duten hainbat ekitaldi ere antolatzen ditu urtean zehar.

Ekintza nagusiak
– Kirol arloan: Txirrindulari-lasterketak kadete, jubenil, elite eta 23 urtez azpikoentzat; martxa zikloturistak; Bizikleta Eguna (herrikoia).
– Kultur arloan: Udaberriko kontzertua Cielito Musika Bandarekin batera; Argazki Lehiaketa; Argazki Erakusketa eta aldizkaria urtean behin.
– Gastronomia arloan: Txistorraren Eguna.
– Gizarte arloan: Hitzaldiak eta errekonozimenduak eta omenaldiak.

Helbidea: Pagaegi, 3 behea Telefonoa: 943 20 34 80
E-maila: cce@clubciclistaeibarres.org
Harremanetarako: Angel Lopez presidentea (669 21 39 40) Joxema Guerra idazkaria (656 73 45 66)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »