Ikasten

Ikasten
2023/04/02 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
IKASTEN elkartea 2005ean sortu zen, Debabarreneko Esperientzia Eskolaren lehenengo promozioaren ekimenez. Elkartearen helburua kezka kultural eta sozialak dituzten 50 urtetik gorako emakume eta gizonak batzea da, lanean zeudenean ikasi eta garatu ezin izan zituzten jarduerak egiteko gogoa daukatenak, alegia. Horretaz gain, gizartean modu aktiboan eragin nahi dute, denon onurarako diren ideia, proiektu eta ekimenak aurkeztuz.
Ikasturte honetan 274 bazkide dira. Elkartekoa izateko beharrezkoa da 50 urte beteta izatea. Baina hitzaldi eta solasaldietan edo elkartearen proiektuetan parte hartzeko edo ideiak aurkezteko ez dago gutxieneko adin mugarik. Ikasten-en jarduera guztiak irekiak dira.
Ekintza nagusiak:
– Debabarreneko Esperientzia Eskola zuzendu, gestionatu eta antolatu (13. promozioa da aurtengoa).
– Ikaskuntza jarraitua.
– Kaleetan Kantuz, kafe-tertulia, landareen foroa, senderismoa, joskintza eta puntu-tailerrak, La Novena antzerkia, Jardiñetan, Elikagaien bankua, Bidegorri aurrera.

helbidea: Untzaga Zentro Soziala
telefonoa: 626 773676
e-maila: ikasteneibar@yahoo.es
webgunea: www.ikasten.info
harremanetarako: Ana Mari Alberdi