Plano Corto Kultur Elkartea

Plano Corto Kultur Elkartea
2018, Urt 04

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
Plano Corto elkartearen helburua laburmetraiak eta ikusentzunezko gaiak sustatzea eta zabaltzea da. Asier Errasti film laburren jaialdia – Javier Agirresarobe Saria antolatzen dute urtero udalarekin batera.

Ekintza nagusiak
18. edizioa beteko du aurten Asier Errasti film laburren jaialdiak eta azaroaren 6tik 10ra bitartean egingo da. Aste horretan, astelehenetik ostiralera, edizio honetarako aukeratu diren film guztiak proiektatuko dituzte Coliseoan, 20:00etatik aurrera. Sarrera doakoa da. Azaroaren 11an, zapatuan, sari-banaketa ekitaldia izango da Coliseoan bertan. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte proiekzioak ikustera joan daitezen. Bestalde batetik, aurrera begira, aukeratu gabe gelditu diren filmeekin aire libreko sesioak antolatzea gustatuko litzaieke. Horrela, lehiaketan aurkeztutako lan gehienak ikusteko aukera izango luke jendeak.

Webgunea: planocorto.es
Telefonoa: 943 20 26 97
E-maila: festivalcortoseibar@gmail.com Kontaktua: 0scar

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »