Amorraiñak "Bomba" erara

Amorraiñak "Bomba" erara
2022/02/15 eta kitto!
EITTEKO BIHAR DANA.
 Amorrainak; antxoa gazittuak; mantekillia; esnia; uruna; orixo pixkat; limoia.

ZELAN EIÑ.
 Burua eta kokotan artian daguan telia apurtu barik, barruak etara eitten dira. Antxoa gazittuekin kremia eiñ eta mantekilliakin nahastau (kantidadietan, erdibana). Bixak tenedoriakin ondo nahastau ostian, hori kremiori amorraiñ barruan sartu. Ondoren amorraiña esne hotzetan busti eta urunetan pasau. Orixo gitxikin prijidu bihar da. Behiñ alde bixetatik ondo erreta daguanian, kendu orixua eta mantekillia eta limoi  kutxaillarakada bana bota. Dana eginda daguanian, amorraiñaren koipia gehittu eta serbidu. Hobe da plater beruan etaratzia.

 (Bomba Elkartea)

Herriko gastronomia-elkarteen laguntzaz …eta kitto! Euskara Elkarteak 1996an ateratako "Eibarko elkarte gastronomikoak" liburuko errezetak