“Etxean seguru, ziur???” (Olatz Etxeberria)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Etxean seguru, ziur???” (Olatz Etxeberria)
ETA KITTO 2019, Urr 14

Denok dakigu etxean bezala ez dela inon egoten, baina seguru ahal gaude etxean? Eroso egon gaitezke, baina ziur seguru gaudela? Ba… denok ez gara seguru egongo, eta orain azalduko dizuet.

Eraikin guztiek euren segurua eduki behar dute, hau da, jabeek eta erabiltzaileek diru kopuru bat ordaindu behar diete aseguru-konpainiei euren jabetzak ziurrak izan daitezen eta bai barruan, bai kanpoan edota eraikinen inguruan ziur egon gaitezen.

Baliteke zuk zure etxebizitza aseguratua edukitzea, baina zure aldamenekoak ez. Eta orduan? Zer gertatzen da? Zuk zure etxean ezbeharra edukiz gero, ez dago arazorik, baina eraikinak orokorrean kalteren bat jasaten badu? Zer gertatzen da zuk asegurua baldin baduzu, baina beste bizilagunek ez? Eta eraikin osoko poliza ez baduzue?

Asegurua ordaintzen duenak eta arriskua aurreikusi duenak jasoko du bere diru-laguntza. Horrela ba, eraikin berdineko bi etxebizitzen arteko ezberdintasun nabaria asegurua edukitzean legoke.

Kasu baterako, uholde izugarriak gertatzerakoan nork jaso ditzake dirusariak? Ba, aseguruen partzuergoak asegurua ordainduta zuten bizilagunei itzultzen die kalteen ordaina eta ez polizarik gabe dauden jabeei. Zuzena izan edo ez izan, horrela funtzionatzen dute, eta ezbeharrak datozenean denak elkarrekin datoz. Argi dago askotan asegurua ez duen norbaitek ez duela izaten ezin duelako ordaindu, dirua ailegatzen ez zaiolako. Bada, ezbeharren aurrean horrela gertatzen bazaio, aurretikan asegururik ordaintzen ez zuenez, ez du partzuergotik ezer jasoko, eta asegurua zuen bizilagunak bai ordea. Hau bai paradoxa!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »