“Plaza” (Lorea Arakistain)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Plaza” (Lorea Arakistain)
ETA KITTO 2019, Uzt 15

Plaza, herriko plaza, izan da tradizioz kulturaren eta euskararen eszenatoki eta bizitoki. Gaur egun, plaza da herrikoa bezainbeste SAREA.

SAREA, plaza berezia da, bere joko arauekin; eta, sareko elkarrizketek eta harremanek ere eraldatzen dute plaza beraz gain gure JENDARTEA.

EUSKARA izango bada, izango da plaza horretan jokatzeko gai den neurrian.

source link Atzo goizean gertatu zela dirudi, baina ez, euri asko egin du euskaldunok eta euskarak sare horretara, internetera, jauzi egin genuenetik.

.EUS domeinua, ostera, beti gure artean egon dela dirudi baina ekainaren 28an bete ziren 5 urte lehenengo .EUS webguneak sareratu zirenetik.

Egun historikoa izan zen, euskara eta euskal kulturaren marka digitala, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona errealitate bihurtu zen.

go to site Sarean jokatzeko sortu zen .EUS DOMEINUA.

.EUS DOMEINUAk sorreratik egin ditu 5 urte eta ia 10.000 domeinu-izen.

Elkarrekin, ausardiaz sareko plazan gero eta gehiago gara, GEHIENGOA IZAN ARTE.

Bazatoz plazara?

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »