“Sexua errespetuarekin. Eta berriro… ekaina!!!” (Arantza Alvarez)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Sexua errespetuarekin. Eta berriro… ekaina!!!” (Arantza Alvarez)
ETA KITTO 2017, Eka 16

Udan beroa, oporrak, egun luzeak, bizitza soziala handiagoa, kalea, herrietako jaiak… Denok daukagu irtetzeko, ondo pasatzeko eta harremanak izateko joera handiagoa. Ezin dugu ahaztu kaleak denonak direla; gaua ere bai. Eta hau esaten dut biztanlegoaren erdiak ez duelako beste erdiak bizi duen lasaitasunarekin bizi; biztanlegoaren erdiak ez ditu gaua eta kalea segurtasun-sentsazio berarekin ikusten. Zoritxarrez.
Denok daukagu irtetzeko eskubidea (nahi badugu), edateko eskubidea (nahi badugu), etxera nahi dugunean eta nahi dugunarekin joateko eskubidea, gorputzak eskatzen digun bezala dantza egiteko eskubidea… libreki erabakitzen dugun moduan disfrutatzeko eskubidea, eta gure identitate sexualak ez du hori guztia baldintzatu behar. Ez da bidezkoa emakume izanagatik gauza guzti hauek frenatu behar izatea, izan ditzaketen ondorioen beldur garelako; ez da justua gure portaera neurtu behar izatea beste bat horretaz aprobetxa daitekeelako, gure jarrerak txarto uler ditzakeelako, edo errespetua galtzeko eta eraso egiteko eskubidea daukala uste duelako.
Sexu-abusua ekiditeko ardura -gure buruak zaintzeko neurriak hartuz– ez litzateke emakumeona bakarrik izan behar. Eraso egiten dutenak dira frenatu beharko liratekeenak. Ardura erasotzailarena da, ez erasotuarena. Neska bat nahi duen moduan dibertitzea ezin da inoiz erasoaren jatorria izan. Edan egin duelako “goardia baxuagoa” edukitzea ez da egoeraz apobetxatzeko arrazoia… Zure arreba izan zitekeen, zure laguna, zure alaba… Errespetua merezi du, zuk adina.
Amodioa eta Sexoa ez doaz beti batera, baina Sexoa eta Errespetua bai, beti. Begirunea norberarekiko eta besteekiko. Ezin da inor behartu egin nahi ez duena egitera edo kotzientzia osoarekin erabakitzeko gai ez dena egitera. Pertsona bakoitzak erotikoki egiten duena desiatutako zerbait eta errespetuarekin erabakitakoa izan behar da; ezin gaituzte presionatu. Eta ezin dugu presionatu.
Desioa+Errespetua: Hori da sexua, hori da sexu ona. Beste guztia… soberan dago.
Iradokizuna: eta kondoia!!!! Kondoiak, barra-barra!!! Gozatu udan!!!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »