“Sexualitate-betetasuna” (Arantza Alvarez)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Sexualitate-betetasuna” (Arantza Alvarez)
ETA KITTO 2019, Uzt 22

source url Sexuak ongizatea edo ondoeza sortu dezake. Praktika sexual baten ostean satisfakzioa edo deserosotasuna sentitu dezakezu. Baliteke gure intuizioak nahi dugun egoera bat bizitzen ari garela edo, aldiz, baztertu eta geldiarazi behar dugun esperientzia dela adieraztea. Kanpoko presioa dela eta, batzuetan, desio ez dugun harreman sexual bat onartzen dugu.

source url Sexualitateari buruzko diskurtsoa kanpokoak eta kontrakoak diren jarrera biren artean mugitzen da, eta ez dute inola ere osotasun eta ongizate pertsonalera eramaten. Alde batetik, diskurtso tradizionala daukagu, debekuetan oinarritzen dena, eta erruduntasuna eta beldurra indartzen duena. Garapen pertsonalaren kontra doa. Bestalde, kontrakoa legoke: gure nahiak asetzeagatik denak balio duela esaten duen jarrera. Berehalako plazera bultzatzen da, ondorioak baloratu gabe, beste pertsonarekiko errespetua eduki gabe ere.

Argi dago beldurrekin eta tabuekin ez dela sexualitate-betetasuna lortzen, ezta esperientzia sexual anitzetan murgilduz ere, benetan aberasgarriak diren ala ez aztertu gabe. Arlo horretan zer nahi dugun pentsatu beharra daukagu. Ongizatea sentitzeko zer behar dugun deskubritu eta horren arabera jokatu.

Sexualitate-betetasuna konfiantzazko eta errespetuzko inguru batean lortzen da, bikote-harreman baten barruan edo kanpoan. Amodioa eta Sexua ez doaz beti elkarrekin, baina Sexua eta Errespetua bai. Errespetua norberarekiko eta momentu horretan gurekin erotikoki erlazionatzen den beste pertsonarekiko. Ezin da inor behartu momentu horretan egin nahi ez duen zerbait egitera, norberaren desioa asetzeko. Inork ezin gaitu behartu egin nahi ez duguna egitera. Ez gara inoren jostailu sexuala. Ez beti da ez.

Esploratzeko eta deskubritzeko bide erotiko berriak baldin badaude, apurka egin behar dugun zerbait da, norberak nahi duelako eta ez kanpoko presioengatik. Lotsarik gabe ausartu behar gara gustatzen zaiguna adierazten. Eta hortik aurrera, konfiantzazko inguru batean, soltatu eta gure esperientziak bizi, hori baldin bada nahi duguna.

Momentu horretan sentituko ditugun emozioak gure gidaliburu onena izango dira benetan desio dugun zerbait bizitzen ari garela jakiteko.

enter Irakurtzeko: “Respeto. El sexo consentido”
Egilea: Inti Chávez Pérez. Guía de sexualidad masculina para jóvenes.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »