“Txotxó!” (Leire Narbaiza)

0    Iritzia 
CDwes76
“Txotxó!” (Leire Narbaiza)
ETA KITTO 2018, Ots 18

Etorri hona, txotxó! Takian potian erabiltzen dodan esaldixa da, batez be umiekin. Natural-natural eta gustora esaten dot, pentsau barik, barrubarrutik urtetzen destalako txotxó horrek. Baiña konturatuta nago aspaldixan, botatzen dodanian arraro begiratu, eta batzuek barre egitten destela. Barre chocho aitzen dabelako; hau da, “alua, potxoliña” entenditzen dabe, gaztelaniaz entzutzen eta aitzen dabelako euskerako berbia. Penia da gure jardun guztia erderiaren galbahittik pasau bihar hori. Gure belarrixak be euskeriandako erderen filtrua dakela esan gura dau honek! Zelan izan leike ez ezagutzia gure-guria dana? Txotxo oso berba korrientia da Mendebaldeko euskera askotan, baitta Eibarkuan be, begiratu bestela Lexikoian edota www.eibarko-euskara.eusen! Mutikueri esateko erabiltzen da, txotxó, azken “o” horretan indarra jarritta, azentua emonda, ixa beti deitzeko, bokatibuan. Berba bizixa, argotekua, zihero erabilgarrixa. Gero kejauko gara gure ume eta gaztiak euskera formala baiño ez dakixiela, euskera bizi eta afektibua falta jakuela. Forma hórrek erakusten ez badetsegu, zelan nahi dogu ikastia eta erabiltzia? Ezin! Kontua da guk geuk ezagutu eta erabili biharko genzukezela, ezta? Asko esan gaztetxuen euskeriaz, baiña geuria be gero eta gatzbako eta maskalagua izanda, zer gura dogu?

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »