"Azken mohikanua"
Denporiakin Donostiako Alde Zaharrian gero eta normalagua bihurtu jaku egoera hori, eta autoktonorik ia ez da ikusten, ez bada biharrian. Bertako askok be laga detse bertan poteatziari, eta beste auzo batzuetara juan dira kuadrilliarekin. Ez da guretako, berba baten.
Halaxe sentidu nintzan lantza eta arkua falta jatazela, bertakoegixa nintzala. Guk ez dogu txapela eta kaikurik janzten oin, baiña Afrikako tribueri moduan, laster eskatuko deskue tipikuaguak eta exotikuaguak izateko, eta etorriko da proposamenik pospolin janzteko domeketan, autentikuaguak izan gaittezen, bisittarixak benetako esperientzixia izan deixen. Abixauta zagozie!
Gure probintziako hiriburuan ez eze, Eibarren be gertatzen jata holakorik, ez aborigen sentitzia, baina bai azken mohikanua naizelako sentimentua eukitzia. Ez da, jakiña, etortzen jakun turista morduagaittik, ez. Txarragua dala pentsatzen dot batzuetan, euskeriakin pasatzen jatalako, Eibarko euskeriakin, gaiñera.
Ez da bakarrik ezezagun batekin berba egitten dodanian arpegi arrarua jartzen destalako, edo ez destelako aitzen, ez. Txoko honetan be pasatzen jata. Lehen aldizkari honetan artikulo luze bat gure herriko euskeran idazten zan; oin, ostera, ez dago halakorik. Kolaboratzaillien artian be bakarra naizela esango neuke, behintzat azken zenbakixak ikusitta. Azkena naiz, horretara.
Behin baiño gehixagotan pentsau dot batuan idaztia hamen, normala izateko. Baiña ez detsat etsiko. Mohikanuak gangarra egitten zeben; neria, baiña, ez da ulezkua, geuriari eustia izango da!