Laura Albistegi
"3D moda"
2017/07/14
Askok diote moda gauza ziklikoa dela, eta ez naiz ni izango arrazoia kenduko diena. Baina berrikuntzak ere badira, azken urteotan, modaren industriak teknologiara zabalkuntza egin baitu.
Diseinurako erremintak zein produkziorako makinak hobera doaz, baina kontzeptu zeharo desberdinak ere azaltzen hasi dira. 3D-ko inprimatzearekin nator gaurkoan. Jantzien zein osagarrien ekoizpenean, teknika horrek garapen izugarria izan du, eta badirudi bide horri ekiteko asmoa duela. Teknika horren nondik norakoa ez da batere konplexua. Hitz gutxitan esatearren, zenbait programa erabiliz ondoren lortuko denaren modeloa diseinatzen da, inpresioari pausu emateko. Materialak, hasiera batean, xafla forma du, hori zirrikitu batetik pasarazten da, bertan materiala urtze punturaino berotzen delarik, eta zeharo hotzago dagoen base baten gainean lagatzen du. Pausu hori geruzaka errepikatzen doa, azkenik lortu nahi den forma sortzeraino.
Guzti horrek aukera amaigabeak eskaintzen ditu, bihurgunez betetako jantziak zein konposizio guztiz konplexuak. Hasiera batean forma sinpleenak egitea oso prozesu motela bazen ere, egun bizkortasuna irabazi da eta, gainera, bakarrik beharrezkoa den materiala erabiltzen da.
Iris Van Herpen izan zen teknikaren aitzindaria, soineko zein zapata zeharo desberdinak kaleratuz eta, azkenaldian, diseinatzaile handietako batzuk ere arte hori probatu nahi izan dute. Chanelek bere jakadun traje mitikoa, Versacek zenbait zapata, edota Moises Nietok, kamiseta ugarirekin. Azken honek, gainera, zertxobait haratago joan izan nahi du, xafla formako lehengaitzat plastikozko botilak erabiltzen baititu.