Iraia Muñoa
"Aktibo, osasun mentala babesteko"
2022/03/07
Aspalditik gabiltza entzuten adituen ahotik daramagun bizi estiloak (jaten dugunak, kirola egiteak, toxiko ezberdinen kontsumoak…), eragina daukala gure osasunean. Izan ere, horrek guztiak hainbat gaixotasunetik babestu gaitzake edo horiek sortzea eragin, bai gaztaro, helduaro, zein zahartzaroan. Horren harira, azken urteetako ikerketa epidemiologikoen emaitzek diote pertsona adindunek jarduera fisikoa egitea Alzheimerra eta beste dementziak ekiditeko onuragarria dela edota bizimodu sedentarioa urtero lau milioi dementzia kasu baino gehiagoren jatorria izan daitekeela. Animalietan frogatu izan denez, ariketa fisikoak gaitasun kognitiboak eta konexio neuronal berrien sorrera eragiten du. Baina nola aztertu daiteke maila molekularrean gizakion burmuinetan ariketa fisikoak sortzen duen onura?
Hori ikertu nahian Euskal Herriko Unibertsitateko Farmakologiako departamentuko zientzialariak Chicagoko “Rush Alzheimer’s Disease Center”-arekin elkarlanean dabiltza, 1997. urtetik martxan den “Memoria eta Zahartzea” proiektuan. Lortu dituzten azken emaitzetan 404 bolondresek parte hartu dute (guztiak adin nagusikoak) eta eguneroko jarduera fisikoa monitorizatu zaie hil aurreko 3,5 urteetan bataz beste. Hil ostean, beraien organoak zientziari eman dizkiote, besteen artean garuneko eremu ezberdinak aztertu ahal izateko. Lortutako emaitzek adierazi dute jarduera fisikoa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa dela burmuinean biltzen den proteina sinaptikoen kopurua, gaitasun motoreak sustatuz. Proteina horien funtzioak sakonago aztertzen dituzten bitartean, emaitza hauen bidez Alzheimerra eta zahartzaroari lotutako neuropatologien oinarri molekularrak finkatzen hasi dira, gaixotasun hauen etorkizuneko terapiak aurkitzeko ezinbestekoa izango dena. Eta gainera, ariketa fisikoak osasun mentalean dituen onurak adierazi dituzte, zahartzaro aktiboaren eta sedentarismoa gutxitzeko estrategien sustapenaren garrantzia agerian utziz. Beraz badakizue, kirola egin baita zahartzaroan ere!
Albistean gehiago sakondu nahi duenak “Alzheimer’s & Dementia” aldizkari zientifikoan eskuragarri du artikulua (DOI: 10.1002/alz.12530).