Iraia Muñoa
"Liztorren pozoia, sendagai berria?"
2020/12/14
Bada ia urtebete inguru telebista edo irratia pizten dugun bakoitzean albiste bakarrak hartzen duela protagonismo guztia: koronabirusa. Zientzia arloan ere joera berbera dago, baina badira ikerketa taldeak “kobidizazioa”-ren monopolio horretatik kanpo beraien lana aurrera daramatenak gaur egun garrantzi handia duten beste zenbait arazotan zentratuz.
Horien artean bada Pennsylvaniako Unibertsitateko ikerketa-talde bat antibiotikoen esparrua aztertzen duena, bakterio patogenoen aurka tratamendu berriak aurkitzeko helburuarekin. Vespula lewisii espezieko liztorraren pozoia moldatu egin dute gizakiarentzat toxikoa ez izateko eta, era berean, bakterioen aurkako tratamendu bezala erabili eta gure sistema immunea martxan jartzeko ezaugarriei eusteko. Momentuz substantzia honen eraginkortasun eta segurtasuna xaguetan frogatu dute, eta hurrengo pausua gizakietan erabiltzen hastea izango litzateke, entsegu klinikoen bidez.
Eta pentsatuko duzue, antibiotiko berriak? Ez al da nahikoa gaur egun eskura dauden guztiekin? Orokorrean bakterioak oso azkar bikoizten dira, eta horrek lagundu egiten die inguratzen dituzten ingurunera egokitzen. Ingurune horretan antibiotikoak badaude, askotan zenbait mekanismo garatzen dituzte antibiotiko horiekiko erresistente bihurtzeko. Horrela, gaur eguneko antibiotikoen erabilera masibo, eta askotan kontrol gabekoak, bakterioak erresistente bihurtzen ditu eta horiek sortutako infekzioak tratatzea zaildu egiten du. Izan ere, urtero 700.000 pertsona inguru hiltzen dira munduan zehar, bakterio erresistenteek sortutako infekzioen ondorioz. Horregatik da beharrezkoa tratamendu-iturri berrien ikerketa eta, dirudienez, liztorren pozoiaren moldaketa hau sendagai itxaropentsua izan liteke.
Albistean gehiago sakondu nahi duenak “PNAS” aldizkari zientifikoan eskuragarri du artikulua (DOI: 10.1073/pnas.2012379117).