Iraia Muñoa
"Txertatu-babestu"
2021/05/03
Espainiako biztanleen %20k eskura dauden txertoetatik gutxienez lehenengo dosia jaso dute honezkero. Hala ere, txertoen gaiak herritar askoren mesfidantza eragiten du eta asko dira oraindik dudak dituzten pertsonak.
Lehenengo txertora iristeko 225 urte inguru egin behar dugu atzeraka. Garai hartan, Edward Jenner mediku ingelesa konturatu zen behiak jezten zituzten nekazariak behien nafarreriaz (erderazko viruela) kutsatzen zirela. Behien nafarreria motelagoa izanik, nekazariak babestuta geratzen ziren giza nafarreria bortitzetik. Guzti honetan oinarrituz, 1796. urtean Jennerrek lehenengo txertoa sortu zuen. Horretarako, ume osasuntsu bati behi gaixotuen errapeetako zornea txertatu zion, haurra immunizatuz. Ondoren giza nafarreriaren birusa txertatu zion eta umeak ez zuen gaixotasuna garatu. Hori da azken batean txertoen funtsa: gaixotasuna sortzen duen patogenoa gorputzean sartzea, gure sistema immunea prestatzeko. Horrela, patogenoarekin kutsatzekotan gorputzeko defentsak prest daude eta gaixotasuna ez da garatzen.
Ordutik gaixotasun askoren txertoak sortu dira: kolera, amorrua, elgorria, poliomielitisa, difteria, tetanosa… asko eta asko txikitan jasotzen ditugunak. Hori bai, noiz ikusi da munduko ikerketa-talde guztien elkarlana eta finantziazio mugagabea txerto bat garatzeko orduan? Ba gaur egun baino ez! Horregatik lortu da hilabete gutxiren buruan Covid 19aren txertoa prest izatea.
Aipatzekoa da, pertsonak indibidualki babesteaz gain, txertoek talde-babesa ere sortzen dutela. Biztanleriaren ehuneko handi batek txertoa jasotzen duenean, gaixotasuna zabaltzea ekiditen da eta, gainera, txertoa jaso ezin duten pertsona zaurgarrienak ere babestuta geratzen dira. Azken berriek diotenez, Covid-19aren kasuan txertatze masiboen ondorioz, kutsatzeek %95ean egin dute behera herrialde batzuetan, horrekin musukoen erabilera eta zenbait neurri murritzaile arinduz. Momentuz, gure herria urruti dago zifra horietatik. Iritsiko ahal gara gu ere egoera horretara?