Arantza Alvarez
"Aldibereko orgasmoa"
2017/05/05
Bikote askoren sexualitatearen okerreko helburuetako bat aldibereko orgasmoa lortzea da, hau da, pertsona biak orgasmora batera ailegatzea. Hori sexu-sinkronizazio perfektoaren seinale dela uste da. Helburu iradokitzaile eta erakargarria, baina sexu osotasunaren neurri justua da? Eta hori lortzen ez duten pertsonak baldin badaude, frustratuta sentitu behar dira?
Egin dezagun eskakizun horren inguruko hausnarketa. Sexua praktikatzerakoan gertatzen dena jakiteko oraindik gazteegiak garenean, nola deskubritzen dugu sexua? Zinemak eta telesaileek hezi egiten gaituzte; sexuarekin izaten dugun lehen kontaktoa, gero errealitatean erreproduzitzen saiatzen garen fikziozko eszenen bitartez gertatzen da. Eta zer da sexuari buruz saltzen digutena? Gehienetan, elkarrenganako desio handia eta dantza-koreografia bat izan zitekeenaren ejekuzioa, oso sinkronizatua gertatzen da-eta. Eta koitoa, koito asko… kasu askotan kondoirik gaba, gainera. Eta gorengo amaiera bezala, aldi berean ailegatzen den orgasmo handi bat: aldibereko orgasmoa.
Irudi horrekin egiten diegu aurre gure lehen sexu-harremanei. Itxaropen horrekin gerturatzen gara sexuaren mundura. Baina errealitatea horrelakoa izan daiteke, edo ez.
Sexua praktikatzeko gogoa ez da beti berdina izaten bi pertsonen artean, eta lortzen joaten den eszitazio gradua ere garaiz kanpo egotea gerta daiteke; baliteke sexu-topaketa horretan gertatzen ari denak bat bestea baino gehiago eszitatzea. Horretaz gain, gorputzaren berezko erreakzioa dago, sentsazio erotikoetan murgiltzeko eta plazerra sentitzeko erraztasuna… Guzti horrek izango du eragina orgasmoa emateko edo ez emateko aukeran. Prozesu guztia bi pertsonentzat batera gertatzea erreza izan daiteke, edo ez: pertsonaren arabera, unearen arabera… izango da.
Sexua jokoa da, esplorazioa, gozamena eta plazerra… aurreikusitako helmugarik gabe ezta helbururik gabe, presio horiekin zentzu ludikoa galtzen baitu. Ez da komeni irudien bitartez saldu diguten gidoiren bat erreproduzitzen saiatzea. Askoz ere interesanteagoa da berezko sexualitate sortzea, pertsonala eta espontaneoa, momentu konkretuari egokitutakoa, hau da, nahi dugun hori egitea, eta ez saldu digutena.
Orgasmoa ez da derrigorrezko helburu bat, aldiberekoa izatea nahitaezkoa ez den bezala. Helburu bakarra presiorik gabe disfrutatzea da.
Ikusteko: Edozein sexu-eszena, baina ikuspegi kritikoarekin, ikusten duguna kuestionatuz.