Iñaki Elortza
"Antinutrienteak, zer dira eta zer eragin dute gure osasunean?"
2021/05/31
Bere izenak iragartzen digun bezala, antinutrienteak elikagaien kontrako eragina duten substantziak dira. Elikagaien liseriketan, xurgaketan edo bioaktibitatean traba egin dezakete. Betidanik izan ditugu gure inguruan, baina azkenaldian denen ahotan daude.
Horien artean lektinak, oxalatoak, azido fitikoa, inhibidore entzimatikoak, saponinak edo taninoak aurkitu ditzakegu. Gehienak landareetatik datoz baina badira animalia jatorrikoak ere.
Antinutriente motaren arabera, osasunean duen eragina eta honen ekintza mekanismoa desberdinak izango dira. Batzuetan elikagaietako bitamina eta mineralak bahitzeko gaitasuna dute eta, bestetan, aldiz, gure liseriketan parte hartzen duten entzimen aktibitatea kaltetu dezakete. Azken batean, antinutrienteek gure elikaduraren kalitatea murriztu dezakete.
Zorionez antinutriente hauen eragina murrizteko neurriak hartzea ez da gauza zaila.
Oxalatoak, adibidez, hosto berdeko barazkietan daude batez ere (espinakak, zerbak...), kaltzioarekin elkartzen dira, honen xurgaketa zailtzen dute eta giltzurrunetan harriak sortu ditzakete. Horien eragina murrizteko barazki hauek ur askotan egostea gomendatzen da; gero iragazi eta ur hori bota egin behar da.
Lekaleetan saponinak eta azido fitikoa aurki ditzakegu. Mineralen xurgaketan eragina dute biek, burdina, zinka, kaltzioa eta fosforoa direlarik kaltetuenak. Oraingoan ere erraza da substantzia horien eragina murriztea, lekaleak urarekin ondo garbitu, beratzen luze utzi eta denbora luzez egostearekin nahikoa da.
Azken finean, antinutrienteak existitzen direla jakin eta janaria prestatzerakoan aintzat hartu behar genituzke, nahiz eta ez gaituzten gaixotuko egoera oso larrietan ez bada.
Zaindu!