Leire Narbaiza
"Jan platanito, bihotzito!"
2021/12/27
«Hartu txokolate, eta jan bokadillo. Nahi dozu platanito, kariño? Jaizuz frutitak! Emoidazu patxito, bihotzito». Halakuak errez-errez entzuten dira Eibarko kalietan, batez be umiak egoten diran parke eta lekuen inguruetan. Harritzekua, benetan. Gaztelaniak eta euskeriak konpartitzen daben berberi guraso eta zaintzaile askok ez detse azkenenko “a” hori jartzen, jakin dakigunian edozein euskalduneri preguntau ezkero, beti deklinatuta esango dabena: “Zelan esaten da puerta?” “Atia”. Iñork ez dau erantzungo ate, hiztegixan begiratu ezik. Baiña, orduan, zergaittik txokolate, platano, txorizo… -a barik? Iker Jimenezeri deitzekotan nabil, ia misterixua argitzen deskun.
Beste misterixo paranormal bat da txikigarri edo diminutibuena. Gaztelaniaz umiekin eta jatetxietan oso erabilitta (vinito, verduritas, patatitas… hala esanda gitxiago bete edota gizenduko ete dabe produktuok?) . Ba, beti pasatzen dan moduan, erderazko “biziuak” euskerara pasatzen dira, eta umien parkiak frutitez, platanitoz eta patxitoz bete dira. Hau guztiau Maritxu, Mirentxu eta Juantxoz jositako herrialdian. Sagutxuak be badakaguz, barkatu saguchus. Halandabe, patxo berbia nahiko txiki ez jakue begittantzen, eta “ito” egin bihar izan dabe patxito bihurtuta. Ze nezesidade?
Larkerixa hórren guztiórren artian, maittasun berbak emoten deste atentziñua: bihotzito eta kariño. Zer esan bihotzitoren gaiñian? Entzun nebanian begixak talo eginda geratu jatazen, eta belarrixak odoletan. Bihotzito! Halakorik inoiz entzungo nebanik be! Zein burutatik urten leike halako zatarkerixiak? Kontu batzuk ez dittut aitzen, bentan…
Eta kariño berbaz zer esan? Beti entzun izan dot afektu berbak dirala gatxen aldatzen. Gaur egun ez, antza! Eta hori maitte-maitte egitteko berba mordua dakaguz euskeraz: pitxin, maitxia, amante, laztana, bihotza… Baiña gero eta gehixago kariño entzuten da. Aldrebesa guria, gero, bihotzitos!