Iñaki Zubillaga
"Txomin Artola: bi disko gogoan"
2017/09/27
Neguan 70 urte beteko ditu Txomin Artolak. Momentuz Hondarribiko abeslariak oholtza gainean jarraitzen du, Gontzal Mendibil eta Urkoren konpainian. Folk etiketa erabili du beti, bere gaztaroan rock-taldeetan parte hartu arren. Bere etxean musika jaraitzen zuen eta mugan bizitzeak garaiko rocka entzutea (Bob Dylan, Elvis Presley, Beatles,...) errazten zion. Ez Dok Amairu taldeko emanaldia entzun zuenean, 1967an, euskaraz kantatuko zuela erabaki zuen.
Bere diskografiatik bi disko azpimarratu nahi ditut: “Belar Hostoak” (1978) eta “Ttakun ttakun” (1979). Haizea folk taldeko esperientziatik aspertuta irten zenean, Artolak beste etapa bat hasi zuen: rock, blues,... eta beste hainbat musika mota probatzeko.
Walt Withman Estatu Batuetako poetaren obra ezagunena euskeratu zuen, “Belar Hostoak”, hitz samur eta naturalistekin. Musikari dagokionez, Errobiko kide batzuk parte hartu zuten lanean: Mixel Ducau (guitarra), Jean Phocas (baxua), Beñat Amorena (bateria) eta Robert Suhas (piano eta organoa). Nabaria da euren ekarpena oinarri musikalaren sendotasunean.
Hurrengo diskoan beste proposamen ezberdina egiten du Artolak. “Ttakun ttakun” konplexuagoa eta barnerakoiagoa da. Gotzon Aleman poeta donostiarraren hitzak musikatu zituen Artolak, oso hitz pertsonalak. Musika aldetik intimismoa, erritmo lasaia eta produkzio sinplea dira nagusi. Jose Angel Alonso (biolontxeloa), Anje Duhalde (perkusioak) eta Andoni Aleman eta Miren Maite Beldarrain txalapartarekin dihardute bertan.
Gero bost urte eman zituen diskorik atera gabe. Hurrengo bi diskoetan blues, jazz eta antzeko musika ekarri zigun. 90. hamarkadan Amaia Zubiriarekin aurrez osatutako bikotea berreskuratu zuen eta hiru disko sinatu zituen herri abestiekin. Gaur nabarmen ditudan diskoekin osatu zuen Txomin Artolak, nire ustez, bere etapa aberatsena. Emaitza horretan oso paper garrantzitsua izan zuen Errobi taldeko egoera kreatiboak. Mixel Ducau eta Anje Duhalde ospetsuek, bi ikuspegi ezberdin erakutsiz, 1979an euskal musikako disko onenetariko bat sortu zuten. Baina istoria hori beste egun baterako lagako dugu.