Mikel Arrillaga
"Confebask Country"
2020/05/02
- Gogorra izan zen, Unax... latza, aldaketa izugarria... Aiton-amona asko hil ziren, egoitzetan bizi zirenak, batez ere. Bakarrik joan ziren, eta familiek agur esateko aukerarik ez... Etxean itxita egon behar izan genuen luzaro, soilik lanera, erosketak egitera edo zakurra paseatzera irten ahal ginen, hori bai, maskara eta eskularruak jarrita. Pentsa, ume guztiak etxe barruan etsi behar gau eta egun, eskolara joan gabe, parkeetan jolastu ezinik...
-Benetan? Nik ezingo nuke, aitona...
- Horixe baietz! Ez zegoen beste erremediorik. Baina, tira, dena txarra ere ez zuen ekarri koronabirusak.
- Nola ezetz?
- Begira, Unax... Ikasgai handia izan zen. Zaintzaren garrantzia ulertu genuen, bai pertsonena bai planetarena. Poliki-poliki pandemia gainditu, eta hauteskundeak egin ziren. Eta, harrigarria! Ezkerreko alderdiek eta ekologistek irabazi!
- Aitona, lasai... Ez motibatu hainbeste... Bihotz hori...
- Ja, barkatu... Urte asko zeramaten betikoek agintean, eta inor gutxik espero zuen aldaketa... Orduan osasun-langileen baldintzak izugarri hobetu ziren, soldatak dezente igotzeaz gain, dirutza inbertitu zen lan segurtasunaren arloan; materiala, ikastaroak... Itxialdian egunero ateratzen ginen osasungintzakoen jarduna txalotzera, eta sekulako prestigioa hartu zuen lanbideak. Ikusten duzu orain gazte guztiek ikasten dutela erizain edo erizain laguntzaile izateko... Bada, garai hartan irakasle izan nahi zuten denek kosta ahala kosta. .
- Beraz, dena ez zen kalterako izan...
- Esaten dizut ba... Planeta ere larri zebilen, eta hura zaintzeari ekin genion. Abiadura handiko trena egiten ari ziren, inondik inora ez zihoana, ama lur osoa larri zaurituko zuen astakeria zentzugabea, eta bizitza osorako zorpetuko gintuena, alferrikakoa guztiz.
- Bai, bai, garbi utzi didazu... Baina, zer gertatu zen?
- Gelditu egin zuten, eta diru mordoa aurreztu. Erraustegiak itxi zituzten, atez-ateko zabor bilketa jarri. Aberatsenei zergak igo... Gauza asko egin ziren bizimodu osasuntsuaren eta justuaren alde. Orduan utzi genion Confebask Country izateari.
- Confe, zer, aitona?
- Lasai, Unax...Txiste txar bat besterik ez...
- Oso ondo egon da aitona, baina lagunekin geratu naiz KALEAN txapetan jolasteko.
- Segi, segi, eta ondo pasa!!!