Arantza Alvarez
Arantza Alvarez

"Desio sexuala: mitoak eta egiak"

2016/04/01
Gaur egun desio sexualari buruzko mito ugari izaten jarraitzen dugu eta ondorio faltsuetara eramaten gaituzte. Horregatik ezinbestekoa da mito horiek adimen kolektibotik ezabatzea. Adibide batzuk:

• Gizonek desio sexual handiagoa dute, gehiago pentsatzen dute sexuan. FALTSUA
Desio sexualaren gradua ez da generoaren araberakoa; desberdintasunak pertsonalak dira. Emakumeek sexuarekin amets egiten dute, baina ez dute horrenbeste kontatzen. Desberdintasuna edukietan egon daiteke: gizonezkoen desioan genitalek pisu handiagoa dute, eta emakumezkoetan fantasiak osagai afektibo-erotiko handiagoa dauka.

• Emakumea monogamoa da, baina gizona ez. FALTSUA
Uste hau kultura matxista baten emaitza da. Desio sexuala amodio-harreman baten baitan kanalizatzeko hezituak eta presionatuak izan dira emakumeak. Gizonak, aldiz, ahalik eta esperientzia gehien izateko txalotuak izan dira. Gizona leiala ez bada,  bere gizaizaerarengatik dela onartzen da ia, ezin izan delako kontrolatu. Emakumearen leialtasun eza, berriz, ñabardura desberdin batekin ikusten da, suposatzen baita berak ez diola erantzuten inpultso biologiko kontrolaezin bati, gehiago kriminalizatzen da. Berriro ere neurtzeko modu bikoitza.

• Desio sexualak adinarekin behera egiten du, batez ere emakumeena. FALTSUA
Adinarekin urgentzia genitala baxuagoa da, isuritzeko edo orgasmora iristeko beharra txikiagoa da. Baina harreman sexuala ez da koitoa eta orgasmoa soilik; intimitatea, afektoa, laztan egitea ere bada. Beste pertsona gertu sentitzeko desioa ez da adinarenagatik txikitzen. Txikitzen da bikotearen artean harreman txarra dagoelako edota errepresio sexualean oinarritutako iraganarengatik, sexua bigarren mailako eta ez ezinbesteko zerbait bezala ikusten duen iraganarengatik, hain zuzen ere.