Amagoia Gomez
"Errepidean"
2020/11/15
Hezkuntzan lan egiten dugun beste askok bezala egunero kotxea hartzen dut lanera joateko. Gainera nik azkenengo bost urteetan zortea izan dut. Autopistaz hamabost minutu eta errepidez beste hainbeste gidatzen dut. Bidaia motza. Begiak itxita ere egingo nukeela iruditzen zait. Goizetan ikastetxera heltzen naizenean ez dut jakitzen nola iritsi naizen ere. Erdi lo. Presaka gainera. Azkar gidatzea gustuko dudalako. Gustuko nuelako.
Anak ere kotxea hartzen zuen egunero ikastetxera joateko. Bidaia motza. Ostiral batean lanera iritsi ez zen arte. Zein azkar aldatu daitekeen bizitza. Zein erraza den desagertzea. Bapatean. Atzo gurekin zeunden eta gaur ez zaude. Eta zenbat botatzen zaitugun faltan! Egia da ez garela konturatzen zenbat maite dugun pertsona bat galtzen dugun arte. Zein erraza zen zurekin lan egitea, Ana. Beti laguntzeko prest. Gustoko zenuen irakastea. Zientziarekiko maitasuna transmititzen zenekien. Saiatuko gara zuk utzitakoarekin jarraitzen. Gauza asko irakatsi diguzu. Hain arraroa den garai honetan ondoan dauzkagunak zaintzearen garrantzia. Lankideak, ikasleak, lagunak, familia. Korrika egin gabe gidatzea. Esna. Erne. Begiak irekita. Bidaiaz jabetuz eta ahal dugun neurrian gozatuz. Bizitza bidaia motza da eta. Badakit garai zailak bizitzen ari garela eta arrazoiak dauzkagula kexatzeko. Baina baloratu dezagun daukaguna. Bizirik gaude. Eta bidaian aurrera goaz. Mila esker bidaia honetan nirekin egon zareten, zaudeten eta egongo zareten guztioi.