Amagoia Gomez
Amagoia Gomez

"Eta zu... animatzen zara?"

2018/07/08
Imajinatuko duzue iritzi artikulu bat idaztea eskatzen dizutenean zein den burura datorkizun lehenengo zalantza, ezta? Ba hori bera etorri zitzaidan niri ere. Zeri buruz idatziko dut nik orain? Gaur egunean oso erraz idazten dugu gure iritzia sare sozialetan eta adituak ematen dugu edozein gairi buruz gure gogoeta egitean. Gainera, badirudi haserrarazten gaituzten gero eta gai gehiago daudela eta beraz, gure iritzia askotan gure gaizkiegona islatzeko erabiltzen dugu. Badakit askoren ustez gizartea ustelduta dagoela, politikak eta justiziak gutxi batzuen interesa asetzeko balio duela, gero eta balore gutxiago dauzkagula, ingurumena hondatzen ari garela eta 2050.urtean gure itsasoetan arrainak baino plastiko gehiago egongo direla. Baina zerbait ondo ere egiten egongo gara, ezta? Pentsatu, pentsatu. Astindu zeure burua. Bai, niri ere zaila egin zait hainbeste iluntasunen artean argia topatzea. Badirudi dena gaizki egiten ari garela eta gainera ez dugula ezer egin nahi hori aldatzeko. Ba, ez da horrela. Norbanako asko dago hau aldatzeko lanean, besteei laguntzeko prest, kalera atera eta beraren onena ematen duena, ixilean. Hitzetatik ekintzetara. Utz diezaiogun kexatzeari eta pasa gaitezen ekintzetara. Galeanoren hitzak gogora ditzagun: “Norbanako gutxi batzuk gauza txikiak egiten mundua alda dezakete”. Animatzen zara?