Iker Aranberri
"Harresi ikusezinak"
2016/03/18
Aspaldian hedabideetan gehien inpaktatu nauen irudietako bat da Aylan Kurdiren hilotzarena. Turkiako hondartza batean itota azaldu zen irailean, bere familiarekin batera Siria utzi eta Europa aberatserako bidaiaren epilogo tristean. Ordutik ia 400 ume hil dira Mediterraneoa zeharkatzen, batez beste egunean bi. Askotan esan izan da mendebaldeko herrialdeetan bizi dugun krisi ekonomiko egoera hau de facto hirugarren mundu gerra dela; oraingoan, baina, murrizketa ekonomikoetan, eskubide sozialen deuseztean eta indartsuenekiko mendekotasunean (merkatuak, superpotentziak…) bilakatu direla bonbak. Ikusten ez den guda.
Mediterraneoa eta Europar Batasunaren errefuxiatuekiko jarrera, aldiz, Alemanian izandako edota egun Gazan dagoen harresiaren aldaera ikusezina dela gaineratuko nuke. Ikusezina da ez ikustea ezinezkoa delako bakarrik, baizik eta ikusi nahi ez dugulako ere. Hainbeste arbuiatzen ditugun harresi eta horma horietako bat. Ikusezina agian, baina erreala. Gerratik ihesi datozenei horma jarri diete gobernuek muturren parean eta etengabe kolpatzen ari dira bere kontra, odolustuz.
Duela egun batzuk Aylanen beste argazki bat ikusi nuen. Mediterraneoa zeharkatzeko txalupan ateratako argazkia zen. Lotan zihoan. Bitxia da haur horren bi argazki ezagutzea: bietan etzanda eta bietan begiak itxiak ditu. Batean, ordea, bizirik dago: lo, mundu eta bizitza hobe batekin ametsetan agian. Bigarren argazkian, berriz, begiak itxiak ditu baita ere: baina ametsek dagoeneko ihes egin diote, itxaropen orok bezala.