Iker Aranberri
"Kodizia"
2018/02/11
Zer nahi eta hura eman; hala ere, mutikoa gelditzen da triste baino tristeago. Hala zioen Sen taldeak 2000. urtean. Dutena baino gehiago lortuta ere asetzen ez direnen gizartean bizi gara. Kodizia da? Anbizioa? Onartua dugu gehiago hobea dela. Eguberriak iragan diren garai honetan, une aproposa izan daiteke jakiteko oparitan jaso edo geuretzat erosi ditugun gauza horietatik zenbat erabiltzen ditugun, hilabete eskas pasata.
Tolstoik kodiziaren inguruko ipuin eder bat idatzi zuen: ‘Zenbat lur behar ditu gizon batek?’. Giza anbizioaren inguruko parabola zoragarria da. Pajom izeneko nekazariak anbizio bat dauka: ahalik eta lureremu handienaren jabe izatea. Urruneko eskualde bateko biztanleek egun bakarrean pertsona batek oinez ibil dezakeen lur-zabalera guztia oparitzen dutela jakinda, bertara joango da, lur gehiagoren jabe izateko desiraz. [spoiler] Hainbestekoa da, ordea, bere kodizia, gorputzak ezin diola esfortzuari erantzun eta erronka amaitzearekin batera emango du Pajomek bere azken hatsa. Azkenean, bi metro luze eta metro bana zabal-sakon den zulo batean lurperatuko dute Pajom. Eta horixe da, hain justu, pertsona batek behar duen lur kopurua, bere gorpua lurperatzeko adinakoa. Ez ote gaitu gure kodiziak ere galbidera eramango? Ez ote gaitu gure anbizioak lurperatuko? Itzulerarik gabeko puntura iristear gaudela iruditzen zait askotan.