Iratxe Gimenez
Iratxe Gimenez

"Herritartasunaren kostua"

2018/06/11
Orain dela egun batzuk Mamoudu Gassanari bitzitza aldatu zitzaion. Frantziako heroi berria da, lau pisuko eraikina eskalatu eta balkoitik zintzilik zegoen ume bat salbatu ondoren. Bizitza aldatuko diona bere heroitasunari emandako ordainketa da: Macronek zin egin du frantziar herritartasuna automatikoki emango zaiola, eta opariz, lanpostu bat Parisko bonbero taldean.
Murtzian, orain dela urte gutxi batzuk, Hugo Daniel López herritar paraguayoak, bere bizitzan arriskuan jarriz, sutean zegoen etxe batean sartu eta 94 urte zituen ( 94 urte!) agure bat salbatu zuen. Kondekorazioak, erreztasunak bere familia Murtziara ekartzeko…baina espainiar herritartasuna ez diote oraindik eman nahiz eta bere gorputzaren portzentai handi bat erreta euki.
Orokorrean, Espainiar herritartasuna lortzeko, hamar urtetan modu legaleal bizi behar izan da estatuan. Errefuxiatuen kasuan, bost nahikoak dira. Koloniak izandakoak eta zenbait estatu iberoamerikarren semeak bi urterekin “nahikoa” dute. Eta urte bete gurasoak edo aiton-amonak espainolak dituztenak. Hau lortzeak, besteok ditugun gizarte sistemaren onuretan murgiltzea esan nahi du, eta ez dezagun ahaztu, automatikoki europar herritartasuna lortzea.
Gai honetan ere, Monopoly jaunak aurkitu du zuzeneko bidea. 2013. urtean lege berri bat onartu zen, non inbertsio handi bat egiten zutenei  (500.000 euro etxe edo eraikinetan eta 1.000.000 euro espainiar konpanietan) erresidentzia legala emango zitzaien. Ez da herritartasuna, baina bai errezten diela eskatuz gero.
Aspalditik Espainian bizi den Ara Malikian biolin-jotzaile libanotarrari, behin elkarrizketa batean entzun nion bizi izan zuen pasadizoak espainiar herritartasuna lortzeko, batez ere “nagitasun burokratikoagatik”.
Badirudi espainiar herritartasuna irabazteko epeak pertsonaren jatorria eta poltsikoak erabakitzen duela. Inbertsore txinatar batentzan 500.000 euro nahikoak direnean paraguayo batentzat bizitza ematea agian ez da nahikoa. Bitartean, Michael Fassbender aktoreak bere herritartasun alemana (irlandesa ere badu) ziurtatzen duen pasaportea galdu du Bilboko kaleetan, bejondeigula!