Pedro Alberdi
"Izena"
2018/05/27
Urte asko kostatu zait neure izenarekin ados jartzea. Zortzi-bederatzi urte nituela, Verdu gaitzizena jarri zidaten, eta batek baino gehiagok oraindik horrela ezagutuko nau Eibarren, batez ere futboleko jendearen artean. Gaitzizen itsusia dela ezin uka, “verdugo”tik datorrela kontuan izanda. Zehazki, Mitxel Sarasuak jarri zidan, etxetik Sagrado Corazonera bidean kointziditu genuen sasoian. Nik garai hartan montgomery bat nuen, eta askotan txanoa jantzita eramaten nuen. Horrek atentzioa ematen bide zion Mitxeli, eta adarjotzailea zenez, “verdugo” esaten hasi zitzaidan. Eta gaitzizena nik nahi baino gehiago eta azkarrago zabaldu zen.
Hamazazpi urterekin El Correo egunkariak elkarrizketa egin zidan, S D Eibarren debutatu berri nuela eta. ¿Cómo prefieres que te llamen, por el apellido o por el apodo? galdetu zidan kazetariak. Oraindik senti nitzake une hartako deserosotasuna, etsipena eta amore ematea, gezur handi batez erantzutean: Me es indiferente.
Garai bertsuan, edo geroxeago, neure izenaren bertsio euskaratuak ezagutu nituen. Zumaian, non udako oporrak igaro ohi genituen etxekook, Pello esaten zidaten bertako lagunek. Bilbon, berriz, hemeretzi urterekin euskara erakusten hasi nintzenean, Peru bataiatu ninduten gaueskolan. Eibarren, azkenik, hirugarren aldaera bat asmatu zidaten: Kepa. Eta baten batek, urrunago joz, izen elkartua aukeratu zidan: Kepa Miren. Eta ez nintzen zurrunbilo hartatik atera, harik eta, hogeita hemezortzi urterekin, neure lehenengo liburua argitaratu eta neure izena haren azalean ikusi nuen arte.