Pedro Alberdi
"Jaiotetxea"
2016/10/14
Jaiotetxeak xarma berezia du jende askorentzat. Nire kasuan, adibidez, bertan munduratu ninduten, ez Maternidadean, eta oso kokagune eta ingurune bitxiak zituela deritzot. Gerran zutik geratutako etxe zahar bat zen, bizitza bakarrekoa.
Helbide ofiziala Fermin Calbeton 22 zuen. Peoraren albo banatan, Bar Kalamua eta Joaquinen fruta-denda; eta aurrez aurre, espaloiaren beste aldean, Larramendiren farmazia. Bigarren solairuan, berriz, atzeko aldera irekitako pasabide luze bat zeukan, Eibarko Txikitora irteteko modua eskaintzen zuena. Horretarako, behin pasabidea ibili eta eraikinetik kanpora, harrizko hogei bat maila igo behar ziren aurrena, eta gure etxe-atari eta ortuaren artetik igaro, hurrena.
Ez dakit zeharbide hura publikoa ala pribatua zen, baina esango nuke gure familiak bakarrik erabiltzen zuela. Goiko aldean, Eibarko Txikitoko muga-barrutian, itxitura bat zegoen, giltzaz zabaldu eta ixten genuena. Hartara, gure etxea irla moduko bat zen, Calbeton eta Txikitoren artean.
Esan bezala, oso zaharra eta bizitza bakarrekoa izateaz gainera, bi bereizgarri zituen atari aurrean: batetik, berdegune dexentea eta hiru madariondo; bestetik, bi sarrera-irteera. Guk biak erabiltzen genituen; Calbetongoa, enkarguak egiteko, eta Eibarko Txikitokoa, jolasteko. Azken horretan, hiru peora bakarrik ziren, baina ume ugari hiruretan. Bertan baita ere, Txantxazelai aldera, Frontoi Zaharreko eskola, lehenengo letrak ikasi genituen jakituriaren tenplua.