Iratxe Gimenez
Iratxe Gimenez

"Kutxazain magikoa"

2017/04/24
Mikelek 18 urte zituen lehenengo aldiz kutxazain automatiko baten aurrean jarri zenean. Bere aitaren izena Txiro zen eta amarena Urri. Irakaslearena berriz, Telebista. Egun gutxi batzuk zeramatzan Katalunian eta askotan bere irakasleak erakutsitako mirariaren zain zegoen. Zenbait minutu zeramatzan pantailari begira baina dirua ez zen ateratzen. Botoiak sakatzen zituen, kaja kolpekatu baina ezer ez…berarentzat sosik ez.
Ondoren lapurtuko zituen pertsonak sartzen ziren kajerora. Gaizki begiratzen zuten eta baztertzeko eskatzen zioten. Hauek behatuta konturatu zen magia egiteko txartela eta fondo bat behar zuela. Bere herrian zegoenean, bere irakasleak ez zion Europari buruzko egi guztia esan.
Ramblasetan lapurrentzat lekurik ez dagoenez espetxean bukatu zuen Mikelek. Bertan Jon ezagutu zuen. 35 urteko gizon errukitsu eta liderra, bere kultura berdinekoa“.   Zure egoeraren erru guztiak herri ustel honek du, Mikel. Etorri nirekin. Sartu zaitez nire erakundean. Babestuko zaitugu. Gutako bat izango zara eta ez zara berriz ere bakarrik sentituko”
Aldatu izen euskaldunak eta jarri izen arabeak aurreko lerroetan eta epaitegi batean entzundako istorio erreal bat izango duzue. Estatuan harrapatu den yihadista arriskutsuenetako baten ahotik irtendako bizipenak dira.
Aurreko egunetan Estatu Islamiarrari atzemandako barne zirkular  bat argitaratu dute egunkariek. Jarraitzaile berriak izateko beste perfil bat zirikatzeko eskatzen zaie gizon-ehiztariei: kultura eskaseko jendea eta islama gutxi ezagutzen dutenak. Horiexek behar ditugu gure gerrarako. Hitz hauek Mikelen historia ekarri didate burura.