II
"Toribio Etxebarria " (Pedro Alberdi)
2019/04/30
1964an Sansaburu inguruak baratzak ziren. Mendiko bidezidorrean aurrera, Urkiko azken aldapa baino lehen, bazegoen leku atsegin bat, iturria, aska eta pago zabal bat zituena. Adarrik gabeko pago motz hari “el árbol de las tres camas” esaten genion, hiru lagunentzako etzaleku egokia zuelako enbor gainean, eta maiz joaten ginen bertara jolastera.
Toribio Etxebarriarentzat urte berezia gertatu bide zen 1964ko hura. Toribiok, Caracasen erbesteraturik, 28 urte zeraman Eibartik kanpora. Egoera politikoa aldatu, ordea, eta udan jaioterrira bisitan joateko aukera izango zuen. 77 urteko aitona zen, ordurako. Harrera hunkigarria egin omen zioten herriko adiskide zein ezagunek. Argazkian, adineko eibartarren lagun-koadrila bat ageri da, dotore jantzita, Toribio inguratuz, Getariako San Prudentzioko ostatuan, bertan egindako bazkari-ospakizunean.
Bisitalditik Caracasera itzulirik, honela idazten dio Santiago Arizmendiri, 1.964ko urriaren 15ean: “Una de mis grandes ilusiones era la de volver a andar los rústicos caminos de alrededor de la villa… Tales senderos me he encontrado con que apenas existen, borrados por una vegetación hostil poblada de espinas, o convertidos en escondrijos para necesidades de una población que no cabe en lo urbano… Las nobles especies autóctonas han desaparecido: el haya, el roble, la encina,… los boletus y las russulas…”.
Beraz, gure txikitako jolaslekuak, Toribiorentzat mingarri. Orain, berriz, 1964ko haurrok pixkanaka-pixkanaka Toribioren adinera hurbiltzen ari garenean, guri tokatzen zaigu gure garaiaren hondamendiaren berri ematea.