Arantza Alvarez
"Tratu ona bikoteen arteko harremanetan"
2016/05/27
Gure gizartean ez dago pertsonen arteko tratu onari buruzko ezagutza handirik, ezta norberaren buruarekiko tratu onari buruzkorik ere. Pentsatu dezakegu tratu txarrak ezaugarri jakinak dituzten kasu zehatzak direla, eta horrela izan ezean, harreman-mota zuzenak direla. Baina ez da hain sinplea. Bikote-harreman batean tratu txarrak ez gertatzeak ez du esan nahi errespetua erabatekoa denik, ñabardura asko daude.
Hasteko, boterean oinarritutako eredua duen gizarte patriarkal batean bizi gara oraindik. Domeinu-sumisio egoerak normaltzat jotzen ditugu, eta ez bakarrik bikotekideen artean, beste harreman-motetan ere gertatzen da hori. Sozialki liskarra, konfliktoa, borroka baloratzen da. Komunikabideetan (telebistan gehienbat) pisu handiagoa daukate polemika sortzen duten gizabanakoek, elkarrizketarako irekiak direnek baino.
Elkar tratatzeko modu hau alor pribatura ere eramaten da. Bikote-harremanak bestearekiko jabetza eta menpekotasun-baldintzapean ezartzen ditugu. Harremanak, hazten lagundu beharrean, kasu askotan, ito egiten gaitu.
Azkenik, barneko tratu txar-harreman pertsonala ere sortzen dugu. Kontraesanak eta gatazkak izaten ditugu geure buruarekin. Gizartetik datozen eskakizunak markatzen dizkiogu gure buruari, eta hau norberari tratu txarrak emateko modu bat da. Norbera ez da zaintzen besteekin alderatzen denean.
Hau guztiagatik barneratuta daukagun txatu txarren giza ereduaren aurrean, lan handiagoa egin beharko litzateke txatu on baten eredua ezartzeko. Begirunea, negoziazioa, lankidetza, elkartasuna bezalako balioak bultzatu beharko genituzke. Oinarri bezala, enfrentamenduaren ordez, elkar zaintza ardatz daukaten harreman-motak bultzatu beharko genituzke. Gainera, horrela berdintasunezko gizarte batera ailegatuko ginateke, eta pertsonen arteko eta bikotekideen arteko harreman osasuntsuak eta konstruktiboak lortuko genituzke.