Iraia Muñoa
"Txintxarridun ardiaren atzetik, beste denak... edo ez?"
2017/12/14
Animali adimentsu batean pentsatzeko eskatuz gero, ardia bururatuko al zitzaizuen? Orokorrean inozotzat jo izan dugu, baina azkeneko aste hauetan Cambridgeko Unibertsitateko ikerketa talde batek frogatu duenaren arabera, ardiak uste baino azkarragoak dira. Izan ere, animalia hauek giza aurpegiak ezagutu eta gogoratzeko gaitasuna dutela erakutsi dute, orain arte gizaki eta primateei bakarrik egozten zitzaien ahalmena.
Ondorio honetara iristeko, ardiak pertsona famatuen aurpegien ezagutzan trebatu dituzte: ikastaldian zehar ardiek, bi argazkiren artean pertsona famatuarena aukeratu behar zuten. Aukera egoki bakoitzeko janaria ematen zitzaien sari gisa, oker eginez gero ordea, txirrin batek jo eta ez zuten saririk jasotzen. Azterketa orduan, ardiek %80an asmatu zuten famatuaren aurpegia aurrez aurreko argazkietan eta %70ean aurpegiak biratuta agertzen zirenean. Era berean, ardien zaintzaileen argazkiak gehitu ziren azterketara eta naiz eta irudi horiek lehenengo aldiz ikusi %70ean asmatu zituzten.
Eta pentsatuko duzue, hau guztia zertarako? Ba alde batetik, ardien ahalmen kognitiboa aztertzeko eta bestetik, gizakionarekin konparatzeko. Hain zuzen ere, ardien garunaren tamaina eta biziaren luzera dela eta, gizakiok heldutasunean jasaten ditugun gaixotasun degeneratiboen ikerketa eredu erabilgarriak bihurtu daitezke, Huntingtonen gaixotasuna esaterako. Gaitz honek koordinazio motorea, aldartea eta pertsonalitatea aldarazi, eta pentsatu, arrazoitu eta hitz egiteko ahalmena galarazten ditu besteak beste. Ikerketa taldea, Huntington gaitza izateko genetikoki eraldatutako ardiekin hasi da lanean, gaitasun guzti hauen galeraren monitorizazio bat egiteko helburuarekin. Honek gaixotasunari aurre egiteko tratamendu berriak frogatzeko aukera berri bat irekitzen du.
Albistean gehiago sakondu nahi duenak, “Royal Society: Open Science” aldizkari zientifikoan eskuragarri du artikulua (DOI:10.1098/rsos.171228).