Leire Narbaiza
"Xenofobia eta Matxismua Eibarren"
2017/11/17
Eibarren beti izan da jendian hartu daben herrixa. Ez dakit noiztik etorri izan diran kanpotarrak gurera biharrera. Herittar gitxi egongo da zortzi aitxitxa-amamak eibartarrak dittuanik. Nik neuk, esate baterako, bakarra.
Etorri izan dan jendia ingurukua zein urrinekua izan da. Markiñarra zein txinatarra, beti sasoian arauera. Bolada batzuetan, Espaiñiako estatukuak; hurrenguan Marokokuak, beste batzuetan Latino Amerikakuak edota Europako ekialdekuak.
Azken aldixan, baiña, komentarixo kezkagarrixak nabil entzuten. Jakin dot Urkusuko parkiari “el parque de las moras” deitzen detsela batzuek, gaztelania ederrian, jakiña. Itzela begittantzen jata. Izen horren pian ezkutatzen dana bildurgarrixa da: xenofobia, matxismua. Eta espaiñolismua be bai! Batetik, andrazko hónek markatzen dittue modu gatxesgarrixan musulman paiñelodunak diralako. Eta erlijiñua nahastatzen dabe jatorri eta sexuakin totum revolutum, bardin detse.
Bestetik, matxismua, emakumiak seiñalatzen dittuelako. Ikusgarrixaguak diralako, nahiz da gizon musulmanak askoz gehixago izan herrixan. Mora berbia be xenofobua da, eta oso espaiñola, sentidorik txarrenian. Zer pentsaua emotiaz gain, tristura handixa eragitten desta kontu honek. Nun geratu da gure Eibar ha?
Halakorik esan aurretik, buelta bi emon buruari, mesedez!