Andretxea Berrirako Batzordean parte hartu nahi duzu?

Andretxea Berrirako Batzordean parte hartu nahi duzu?
2018/02/07 eta kitto!
Gure Andretxea, Zezenbide 9 baxuan kokatuta, txikia gelditu zaigu, eta, horregatik, prozesu parte-hartzailea abiaraztea nahi dugu, zein zerbitzu eta jardueraz nahi dugun Emakumeen Etxe berria betetzea, elkarrekin pentsatzeko, kolektiboki berdintasunaren alde lan egiteko eta emakumeen ahalduntzea eta tratu onak sustatzeko.

Batzorde bat sortuko dugu, desiratzen duen Eibarko emakume guztiak parte har dezakeen, Andretxea Berriaren proiektuan.


Andretxea Berrirako Batzordearen lehen bilera, otsailaren 26an, astelehenean, izango da, 16:00etatik, 17:00etara, Andretxean (Zezenbide 9 baxua).

Parte hartzeko eta prozesuaren gainean informazio gehiago izateko 943 70 08 28 telefonora deitu edo andretxea@eibar.eus helbidera idatzi.

Virginia Woolf-en* gela propioa, partekatutako Etxe kolektiboa bihur ditzagun.

Zeharo zabaldutako ateez itxaroten zaituztegu!