Klowna eta Jabetzea ikastaroa

Klowna eta Jabetzea ikastaroa
2018/07/24 eta kitto!
Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan "Klowna eta Jabetzea" izango dugu.  Izen-emateko epea irailaren 21ean itxiko da.  Matrikulak Andretxean eta Pegoran egin daitezke.

KLOWNA ETA JABETZEA


Ikastaro honetan norbera den bezala azaltzeko lanketa egingo dugu. Barne eragin, sentimendu, irudimen, trebezia eta ahuldadeak azaltzeko eta askatzeko baimena emango diogu geure buruari. Begietara begiratuko diogu elkarri eta horrek ematen duen bertigoa gozamen bihurtu. Barre egingo dugu eta barre eginarazi. Momentua bizitu eta sentituko dugu. Porrota laguntzat hartu, boterea hartu, boterea galdu, jolastu eta autoritatea zirikatuko dugu. Unibertso batetara egingo dugu jauzi, norberak barruan daraman unibertsora hain zuzen.


Egunak:  urriak 9, 16, 23 eta 30 eta azaroak 6, 20 eta 27

Ordua:  18:15 - 20:15

Tokia:  Portaleko ikastaro-gela

Iraupena:  14 ordu

Hizkuntza:  euskara

Formatzailea: Nerea Ariznabarreta

Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €.

Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.

Informazio gehiagorako: andretxea@eibar.eus // 943 70 08 28