Pagatxa Elkartearen ekintzak

Pagatxa Elkartearen ekintzak
2017/11/20 12:10
eta kitto!
PAGATXA Elkarteak ondorengo ekintzak antolatu ditu hurrengo asteerako:

  • "Emakumeen istorioak" hurrengo saioa azaroaren 27an izango da, astelehena, Portaleko ikastaro-gelan, 17:00etan. Emilia Pardo Bazanen historia ezagutuko dugu. Bera nobelista, olerkaria, argitaratzailea eta itzultzailea izan zen, besteak beste. Gainera, emakumeen heziketa erreibindikatu zuen. Leticia Martinez-Alcocerrek dinamizatuko du.

  • Zine-foruma, abenduaren 1ean, ostirala, izango dugu, KATMANDU, un espejo en el cielopelikularekin. Portaleko Areto Nagusian, 19:00etan. Izaskun Rodriguez Elkorok dinamizatuko du.




Hurrengo ekintzekin ere jarraituko dute:

  • Idazteko tailerra: lehen hilabete-asteazkena, 17:30etatik, 19:00etara

  • Irakurketa-tailerra: hirugarren hilabete-asteazkena, 17:30etatik, 19:00etara


Jarduerak doakoak izango dira.


Informazio gehiagorako idatzi lasai: asociacionpagatxa@yahoo.es