Eibartar gurasoei zuzendutako ikastaroa: "Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala"

Eibartar gurasoei zuzendutako ikastaroa: "Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala"
2017/04/03 eta kitto!
Apirilaren 26an  "Adingabeak eta Internet: arriskuak eta nortasun digitala" ikastaroa hasiko da Markeskoan (apirilaren 26an, maiatzaren 3an, 10ean eta 17an) 17:00etatik 20:00etara).

cell-phone-safety-tips-for-kids-tweens-and-teensZein arrisku daude Interneten gaztetxoentzat?  Nola prebenitu ditzazkegu gurasoek arrisku horiek? Zer nolako garrantzia du nortasun digitalak?

Familiek adingabeen errealitate digitala ezagutzea funtsezkoa da. Horregatik, Eibarko adingabeen errealitate digitala aztertzen ari gara. Horretarako, Eibarko ikastetxe guztiei eskaera luzatu genien, LH 5-6 eta DBH 1-2ko ikasleek galdetegi labur bat osatzea eskatuz (modu anonimoan). Asko dira dagoeneko galdetegia bete duten ikasleak eta oraindik aukera dute betetzeko apirilaren 7ra arte.


Eibarren egin dugun galdetegi honetako emaitzetan oinarrituta egingo da ikastaro hau, horregatik, guraso eibartarrei dei berezia egiten diegu ikastaro honetan parte hartu dezaten gai honetan hausnarketa egin eta irizpide ak argitzeko. Gainera, Eibarko Udalak diruz laguntzen du ikastaro hau.


Informazio gehiago nahi baduzu edo matrikula egiteko, HEMEN sakatu.