“Sexijentziak askatuz” bakarrizketa bihar Kultun

“Sexijentziak askatuz” bakarrizketa bihar Kultun
ETA KITTO 2016, Abe 19

Bazen behin Clown taldearen eskutik etorriko da bihar, abenduak 20, Eibarrera “Sexijentziak askatuz” umorezko bakarrizketa. Arrate Kultur Elkarteak eta …eta kitto!-k elkarlanean antolatutako saioa Kultu tabernan izango da, arratsaldeko 19:00etan, eta sarrera librea da.  Itziar Saenz de Ojer-ek antzezten duen pertsonaiak orgasmorik ez daukala azaltzen du, eta bere arazoari aurre egiteko zelako gauzak egin dituen eta zeinekin hitz egin duen azaltzen du: laguna, ama, sexologoa… Beste pertsonaia guzti horien papera ere egingo du Itziarrek.

itziar-sanez-de-ojer

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »