Errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbitea egin du Eibarren AKEBAIk. Taulan ikus daitekeen bezala, azken urteetan handituz joan da Foru Ogasunarekin harremanetan euskara hautatu duten eibartarren kopurua, baina hobetzeko tarte handia dagoela oraindik esan dute Eibarren AKEBAItik
2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | |
Aitorpena egin zuten eibartarrak | 14.195 | 14.234 | 14.158 | 14.035 | 14.243 | 14.641 |
Foru Ogasunarekin harremanak euskaraz izan daitezela eskatu zutenak | 1.280 (%9) | 1.402 (%10) | 1.441 (%10) | 1.494 (%11) | 1.603 (%11) | 1.642 (%11) |
Hiru bide daude aitorpena egiteko eta guztietan erabil daiteke euskara: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa.
Gipuzkoako Ogasunarekin harremana euskaraz izateko argibideak HEMEN.
Errenta aitorpen kanpainari buruzko datak eta informazio zabalagoa HEMEN.