Aratosteak ate joka otsaileko Txikitto! aldizkarian

Aratosteak ate joka otsaileko Txikitto! aldizkarian
2018/01/29 eta kitto!
Azaleko argazkian ikus daitekeen bezala, Aratosteak ate joka ditugu eta jai-egitarau osoa barruko orrialdeetan aurkituko duzue. Hurrengo Txikitto!-n  aratosteetan egindako argazki-erreportaia eskainiko dizuegu. Bertan, ikastetxe guztietako ikasleak azalduko zarete.

Go!azen telesailekoak aurten ere Eibar aldera etorri zaizkigu eta joan den urtarrilaren 13an bi saio eskaini zituzten Coliseo antzokian. Gu ere han egon ginen eta  zeuei guztieri esker erreportaje polita egitea lortu dugu. Ba al zenekiten Go!azen-eko Erika, ingelesezko irakaslearen papera egiten duena, eibartarra dela? Bere benetako izena Nerea Gorriti da. Bera ere Coliseoan ikusteko aukera izan genuen, eta elkarrizketa bat egin genion. Oso neska jatorra da Nerea, ez dauka Erikarekin zerikusirik, ezta?

"Ikasleekin berriketan" atalean LA SALLE ISASI ikastetxeko ikasleak elkarrizketatu ditugu. 6. mailako ikasleek istorio bat pentsatu, gidoia egin eta, gero, txotxongiloekin antzeztuko dute ikastetxeko ikasle gaztetxoenen aurrean. Istorio batzuk ezagunak egingo zaizkigu, baina moldatu egin dituzte istorio oso originalak sortuz. Eñaut Leyaristi, Salaheddin Chajrane, Malen Beobide, Ane Guenaga, Helene Urreta eta Oier Olañetarekin egin dugu berba.

"Jolastokixan jolasian" atalean, ITURBURU ikastetxekoek “Maritxipi” kantu-jolasa erakutsi digute.. Gainera BIDEOA ere grabatu dugu,  nola egiten dute hobeto ulertzeko:

https://www.youtube.com/watch?time_continue=55&v=_vuPDRDka6s

Gainera, betiko moduan, denborapasek, txisteek, ikastetxeetako berriek, sukaldaritzak, eskulanek, liburuek, ipuinek eta agendak osatzen dute aldizkaria.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.