Opariz beteta dator urte amaierako Txikitto! aldizkaria

0    Txikitto 
ETA KITTO ETA KITTO
Opariz beteta dator urte amaierako Txikitto! aldizkaria
ETA KITTO 2018, Abe 19

Aste honetan, Gabonetako oporrak hartu aurretik, banatuko dute Eibarko ikastetxeetan 2018ko azken “Txikitto”! aldizkaria. Portada eta barruko elkarrizketa follow link Karmele Etxeberria Eibarko La Salle ikastetxeko irakasleari eskaini dizkiogu.  3 urte daramatza Karmelek Algaraklown taldean, ospitaletara barreak eramanez, bere hitzetan “barreak direlako botiken laguntzailerik onenak”.

Gabonetako oporretan  jolasean, barre egiten, lagun artean eta primeran pasa nahi badituzu, aukera ugari izango duzu. Horiek guztiak erreportajean jaso ditugu.

“Ikasleekin berriketan”  atalean Arrateko Andra Mari ikastetxeko ikasleak aurkituko dituzue. Aurreko hilabete amaieran, azaroan, San Andres jaietan buru-belarri jardun dugu eibartarrok. Eskoletan ere ekitaldi bereziak antolatu dituzue, eta oraingoan, Arrateko Andra Mari ikastetxera joan gara, egun berezi horietan egiten dituzten gauza mordoen berri jasotzera.

follow “Jolastokixan jolasian” atalean, Aldatze ikastetxekoek “HATZEKIN KONTATZEN ETA ABESTEN” erakutsi digute.

Gainera, betiko moduan, denborapasek, txisteek, ikastetxeetako berriek, sukaldaritzak, eskulanek, liburuek, ipuinek eta agendak osatzen dute aldizkaria.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »