"Maritxipi" kantu jolasa erakutsi digute Iturburuko ikasleek (BIDEOA)

"Maritxipi" kantu jolasa erakutsi digute Iturburuko ikasleek (BIDEOA)
2018/01/16 eta kitto!
Iturburu ikastetxeko 6. mailako ikasleek Maritxipi kantu-jolasa erakutsi digute. Esku-hutsik, ezer gabe, primeran pasatzeko jolas dibertigarria!
Helburua: Haur guztien parte-hartzea bultzatzea eta musikaren erritmoa lantzea.
Nola jokatzen da? Jolaskideak biribilean jarri, barrura begira. Bat erdian jarriko da dantzan eta besteek, txaloka, abestia abestuko dute. Erdikoa korroko beste norbaiten aurrean jarriko da eta biribilean dagoenak erdikoak egiten dituen mugimenduak errepikatuko du. Parekoa besotik heldu eta biribil erdian dantza egingo dute, abestia hasieratik errepikatuz. Erdiko bikoteak gauza bera egingo du beste bi jolaskideren aurrean, eta horrela, biribil osoa dantzan jarri arte.

Abestia:
Kaletik nindoala
Mari Txipi ikusi nuen
eta erakutsi zidan
Txipi Txipi dantzatzen.
DANTZA TXIPI TXIPI
DANTZA TXIPI TXOP
DANTZA TXIPI TXIPI
ETA DANTZATU ONDO.

https://youtu.be/_vuPDRDka6s