Euskera praktikatzeko eta elkarbizitzarako taldeak martxan

Euskera  praktikatzeko  eta  elkarbizitzarako  taldeak  martxan
13 Ira
12:06

BERBETAN euskerazko mintzapraktikako egitasmoak eta ONGI ETORRI BERBETANera harrera eta elkarbizitzarakoak ikasturte berriari ekingo diote datozen asteotan.

Euskera praktikatu nahi edo euren euskera maila hobetu nahi dutenek BERBETAN egitasmoan eman dezakete izena. Talde horien helburua euskeraz berba egitea da, giro natural eta informalean euskera praktikatzea. Astean behin elkartzen dira ordubetez, taberna batean, eta horrez gainera, ekintza osagarriak ere eskaintzen zaizkie, ikastaroak, irteerak…

Baina horrez gainera, talde naturalek ere eman dezakete izena, hau da, lehendik eginda dauden taldeek (kuadrillak, guraso-taldeak…); talde natural horiek eskola kanpoan eta parkean umeekin edo lagunekin kalean daudenean aprobetxatu ohi dute euskera praktikatzeko.

Berbetan programaren barruan Gurasoak Berbetan dago; euskera praktikatzea nahi duten guraso-taldeak dira, eta eurentzat ere ekintza ugari antolatzen dira urtean zehar: eskulan-tailerrak umeekin batera egiteko, txangoak, antzerkiak…

Giro lasaiean eta lagun artean euskeraz berba egiteko erraztasuna lortu eta lotsa gainditzeko aukera ezin hobea eskaintzen du Berbetan programak.

Bestalde, iaz, ONGI ETORRI BERBETANera harrera eta elkarbizitzarako egitasmoa jaio zen, eta aurten ere aurrera egingo du. Eibarko auzoetan bizilagun taldeak eta sareak sortzen dira eta baita kultur aniztasuna ezagutu eta elkar ezagutzeko espazioak ere.

Egitasmo honen helburua euskerara eta euskal kulturara gerturatzea eta herriko jatorri ezberdinetako bizilagunak elkar ezagutzea da.

Izen-ematea irekita dago bi egitasmoetan (doan dira):

Berbetan: 943200918 edo elkartea@etakitto.eus

Ongi Etorri Berbetan-era: 943200918 edo ongietorri@etakitto.eus

Informazio gehiago:

http://etakitto.eus/proiektuak/zer-da-berbetan

http://etakitto.eus/zer-da-ongi-etorri-berbetanera-que-es-ongi-etorri-berbetanera

Marian moztutaSanblas moztutaerle museoa moztutaongietorri Bilbon

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »