Euskara sarituko du martitzenean “Euskeraz primeran!” galak
2026/11/20
12:07
eta kitto!
Azaroaren 24an, martitzena, “Euskeraz primeran!” galaren 2. edizioa antolatuko du …eta kitto! Euskara Elkarteak Coliseo antzokian. Ekitaldi honen bitartez, herriko hainbat establezimenduk euskararen erabilera handitzeko hartutako konpromisoak bete izana sarituko da. “Eibarko merkatariak zoriondu eta euskararen alde egiten dutena aitortzeko ekitaldia izango da, egunero egiten duten ahaleginagatik, euskararen erabilera handitzeko ezinbestekoak dira-eta”, diote …eta kitto!-tik. Galan, merkatari bakoitzak dagokion saria jasotzeaz gain (zilarra edo urrea) musikak ere izango du tartea.

