Hector Bergaretxe eta Iker Azkoaga dira Errigorako otarren zozketako irabazleak

…eta kitto! Euskara Elkarteak Errigoraren udazkeneko kanpainako bi otar zozkatu ditu, eta Hector Bergaretxe eta Iker Azkoaga izan dira saridunak.
Hector Bergaretxe eta Iker Azkoaga dira Errigorako otarren zozketako irabazleak
Hector Bergaretxe eta Iker Azkoaga, Errigorako otarren irabazleak.
2026/11/20 12:16
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Hector Bergaretxe eta Iker Azkoaga dira ...eta kitto! Euskara Elkarteak zozketatu dituen Errigorako otarren irabazleak. Bergaretxe eta Azkoagak Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko produktuekin osatutako Errigorako otar bana jaso dute.

Errigorak urriaren 22an abiatu zuen 'Euskarari puzka' udazkeneko kanpaina. Azaroaren 12ra arte egon da eskatzeko aukera, eta hiru saski mota eskaini dituzte, 60 eta 75 euro arteko prezioan. Kanpainaren bidez, Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintza eta lehen sektorea indartzea dute helburu. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.