Gurasoak Berbetan Jaialdia eguenean

Gurasoak Berbetan Jaialdia eguenean
2017/06/08 eta kitto!
Ekainaren 15ean Urkizuko parkean egingo den Jaialdiarekin agurtuko du ikasturtea Gurasoak Berbetan egitasmoak. Jaialdian gune ezberdinak izango dira, alde batetik eskulan- eta makillaje-tailerrak egongo dira, eta bestetik, DJ Arnok musikarekin girotuko du jaialdia. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta irekia izango da.

Gurasoak Berbetan egitasmoak euskera praktikatzeko aukera eskaintzen die gurasoei, astean behin elkartzen diren taldeetan edo talde naturaletan, hau da, berez eginda daudenetan. Ikasturtea amaitu bada ere, edozein momentutan eman daiteke izena (943200918 / elkartea@etakitto.eus).