Euskeraz primeran! kanpaina Udako Aukeren Azokan da
Erosketen esparruan euskararen erabilera bultzatzea du helburu ...eta kitto!-ren ekimenak
2025/07/23
09:24
eta kitto!
Urtero bezala, ...eta kitto! Euskara Elkarteak ere mahaia du Udako Aukeren Azokan, atzo hasita hiru egunez 10:00etatik 12:30era, eta euskararen erabilera sustatzeko ekimena egingo du bertan. Asmo horrekin, herritarrak euskararen erabilerarekin sentsibilizatzeko dinamika bat prestatu dute euskara elkartekoek: “Dinamika horretan, postura gerturatzen diren herritarrek sektoreka bildu beharko dituzte denden logotipoak, eta euskararekiko konpromiso zehatzen bat hartu beharko dute. Trukean Euskeraz Primeran! ekimeneko erosketa-poltsa eramango dute eta, gainera, 100 euroko balioa duen erosketa-txartela irabazteko aukera ere izango dute”. Bihar eguerdian egingo da erosketa-txartelaren zozketa.