Taldekideak sanblasak egiten

Taldekideak  sanblasak  egiten
27 Urt
1:39

Atzo, urtarrilaren 26an, arratsaldean Arrate Kultur elkarteak eta …eta Kitto!-k antolatutako San Blas ikastaroa egin genuen Portaleako sukaldean. Ongi etorri Berbetanera eta Berbetan programetako hainbat kide bertan parte hartu zuten  eta giro ezin hobea  izan genuen.

Dakizuenez, Ongi etorri Berbetanera harrera eta elkarbizitzako programa da eta Berbetan mitzapraktikako taldeak dira. Bai bata zein besteak Eibarko Udalaren babesa jasotzen dute.

Errezeta euskeraz idazten hasi eta ondoren Bengalieraz, Arabieraz eta  Wolofez idatzi eta irakurtzeko aukera izan genuen.

Arratsalde ederra pasatu genuen San Blasak egiten ikasten, errezetak elkartrukatzen eta elkar ezagutzen.

 

san blas ona

Taldeko argazkia

San Blas 8

Neskak burubelarri lanean

San Blas 7

“San Blas” hainbat hizkuntzetan idatzita

San Blas 5

Kontu kontari aritu ziren partaideak sanblasak egiten zituzten bitartean

San Blas 4

Osagaien zerrenda hainbat hizkuntzetan

San Blas 3

Sanblasei zuria botatzen

San Blas 2

Adi-adi azalpenak entzuten

san blas 1

Sanblasa bezain goxoa izan zen bertako giroa

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »