Kaleidoskopioak egiten pasa zuten barixaku arratsaldea familia berbalagunek
Eskulan-tailer dibertigarria eskaini zien ...eta kitto!-k
2026/11/23
09:30
eta kitto!
Joan den barixakuan, Gurasoak Berbetan eta Ongietorri programetako familiek arratsalde polita pasa zuten eskulanak egiten. Arrakasta izan zuela-eta, bi taldetan eta bi ordutegitan banatu behar izan zituen familiak ...eta kitto!-k eta, ordu eta erdiko saio bitan, "Kaleidoskopio loretsu" ederrak egin zituzten etxeko txikienek helduen laguntzarekin.


Urtean horrelako hainbat ekintza antolatu ohi ditu ...eta kitto!-k, Gurasoak Berbetan eta Ongietorriko familiak elkar ezagutu dezaten. Eskulan-tailerrez gain, irteerak ere egiten dituzten elkarrekin, udazkenean bata eta udaberrian bestea.
