Santa eskean ...eta kitto!rekin

Santa eskean ...eta kitto!rekin
2017/01/31 eta kitto!
…eta kitto! Euskara Elkarteak otsailaren 4rako, zapatua, antolatu duen “santa eskean” parte hartzeko deia egin nahi dizue eibartar guztiei. Gure ohitura zaharrak berreskuratu eta indartzeko asmoarekin kalera irtengo gara Santa Agedako kantuak abestera zapatu eguerdian, 12:00ak aldera. Aurrez, baina, ensaio txiki bat egingo dugu …eta kitto!-n bertan, 11:00etan. Estaziño, Ibarkurutze eta Urkizu inguruan jardungo dugu kantuan, eta ondoren, …eta kitto!-n elkartuko gara berriro mokadutxo bat jateko. Baserritarrez jantzita (zapia edo txapela ere izan daiteke) eta makilarekin irtengo gara.

Animatu eta etorri!