400 lagun baino gehiago batuko dira domekan egingo den Berdintasunaren Aldeko Martxan

400 lagun baino gehiago batuko dira domekan egingo den Berdintasunaren Aldeko Martxan
2017/03/11 eta kitto!
Domekan, martxoaren 8ko egitarauaren barruan, Eibarko Genero Berdintasunaren Aldeko Lehen Martxa egingo da eta 400 lagunek baino gehiagok hartuko dute parte. Aurretik, baina, 11:45ean parte-hartzaile guztiek talde argazkia egingo dute Untzagan. Jarraian, 12:00etan abiatuko da martxa: Untzagan hasi, Zuloagatarrenen kaletik jaitsi, Toribio Etxebarriara joan, handik San Juan kalera, ondoren Ardantzara igo eta Berdintasunaren Pasealekuaren amaieraraino ailegatuta, bueltarako bidea hartuko du (Legarre, Arratebide, Mekola, San Andres Pasealekua) Untzagan amaitzeko.